2026-10-01
ETORKIZUN HANDIKO KIROLARIAK
Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 187. zenbakian argitaratu da Bizkaiko Foru Aldundiaren 82/2026 FORU DEKRETUA, irailaren 24ekoa, 2027an Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko arautegia ezartzen duena.
Aurtengo berrikuntzen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
• Programa honetatik kanpo geratuko dira Eusko Jaurlaritzan kategoria absolutuan goi-mailako kirolari izateko merezimendua duten pertsonak, bai eta dagoeneko aitortuta daudenak ere (A, B eta D taldeak, kategoria absolutuan), eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
• Kontzentrazioetan edo Teknifikazioetan parte hartzea, modalitateko Espainiako selekzioarekin Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagaiak kategoriara sartzeko merezimendutzat hartuko da.
Eskabideak aurkezteko epea 2026eko urriaren 2tik 26ra arte egongo da zabalik.